2010/01/20

BAGERA..!

Tata-tatata, danbor zarata entzun da Aldama kalearen goiko aldean. Tata-tatata, hasi dira Zuloaga enparantzan formazioa guztiz apurtuta zuten upelariak. Barne-barnetik atera zaie, inork abisatu gabe. Jaia bizi eta ikasi egin dute.
Argi-zuziek irekitzen die bidea danborrariei urrutiko upelekin elkarrizketan ari diren bitartean:
- tatraa-tata
- tatraa-tata
Haiek eta hauek elkartzen direnean musikariak hasten dira:
- lala-lala-laralalala
Kantinerak eskutxoekin agurtzen, aguadoreak desfilatzen eta gastadoreak dantzan.
Dena da festa eta alaitasuna.
San Bizente elizara doaz bedeinkapenaren eske eta eskaintza egitera. Denok abesten dute Sarriegiren martxa , haurrek, gurasoek eta aiton-amonek.

Gora Donostia!