Tata-tatata, danbor zarata entzun da Aldama kalearen goiko aldean. Tata-tatata, hasi dira Zuloaga enparantzan formazioa guztiz apurtuta zuten upelariak. Barne-barnetik atera zaie, inork abisatu gabe. Jaia bizi eta ikasi egin dute.
Argi-zuziek irekitzen die bidea danborrariei urrutiko upelekin elkarrizketan ari diren bitartean:
- tatraa-tata
- tatraa-tata
Haiek eta hauek elkartzen direnean musikariak hasten dira:
- lala-lala-laralalala
Kantinerak eskutxoekin agurtzen, aguadoreak desfilatzen eta gastadoreak dantzan.
Dena da festa eta alaitasuna.
San Bizente elizara doaz bedeinkapenaren eske eta eskaintza egitera. Denok abesten dute Sarriegiren martxa , haurrek, gurasoek eta aiton-amonek.
Gora Donostia!
2010/01/20
2010/01/14
TXIMELETA HAIEK Bernardo Atxaga
Gure idazlerik unibertsalenea dugu Irazu. Atxaga ezizenaren atzean ezkutaturik, idazten duena norena den jakinarazi nahi ez balu bezala. Poesia, prosa, ipuina... denetarik du. Baina oraingoan, lehenengo honetan, poesia laburtxoa duzue.
2010/01/11
BERRIZ HEMEN
Suscribirse a:
Entradas (Atom)